Taldekide guztien artean Loreak bidalitako kontzeptu mapa egitean, honi buruzko
bi hausnarketa galdera pentsatu genituen eta hauek dira hauei buruzko nire
hausnarketak:
1) Zergatik ezin dira hiru kontzeptu hauek (formal,
informal eta ez formala) bakar batean elkartu?
Hiru kontzeptu hauei buruz
asko jakin ez arren, txostena irakurri eta taldekideen artean hiru kontzeptu
hauei buruz jardun ostean, argiago gelditu zitzaizkidan hauen arteko
desberdintasunak. Nire ustez, posible izango litzateke hiru hauek elkartzea,
nahiz eta gauza erraza ez izan. Izan ere, hauek elkarturik banaka lortzen
dituzten gauzak lortu ahal izango lirateke estrategia hobeak erabiliz. Kontzeptu
hauek osagarriak baitira; hau da, eskolan ikasten duguna (formala), ingurunearen
bitartez ikasten dugunarekin (ez formala edota informala) osatzen da. Hortaz,
hiru hauen elkartzea heziketarako bikaina izango litzatekeela iruditzen zait,
hiru hauen artean osaturiko hezkuntza baten bitartez hobeto ikasiko genukeela
iruditzen baitzait.
2) Eta, elkartuz gero, nola planifikatuko litzateke
hezkuntza?
Galdera honi buelta asko eman arren, erantzun on bat aurkitzea
zaila iruditzen zait; aurreko galderan esan dudan bezala, ez baita erraza hiru
hezkuntza hauek elkartzea eta, honenbestez, hau planifikatzea. Hau lortu ahal
izateko eta hezkuntza guztiak elkartu ahal izateko, eskola kalearekin lotu
beharko bailitzateke gurasoekin elkartzeaz gain. Eskola gurasoekin lotzea
errazagoa egiten zaidan bezala, oso zaila egiten baitzait eskolako hezkuntza
kalekoarekin (hau da, ingurunekoarekin) elkartzea. Dena den, eta oso zaila
iruditzen zaiten arren, hiru kontzeptu hauek elkartzea eta planifikatzea lortuz
gero, umearen hezkuntzak emango lukeen aurrerapen prozesua handia izango
litzatekeela iruditzen zait.
Loreak utzitako artikulua begiratu ostean, eskola eta ingurunea elkartzea nik uste bezain zaila ez dela ikusi dut. Ingurunearekin erlazioa duen eskola mota bat agertzen da bertan: ikas-komunitateak. Bertan, hezkuntza eskolarra ez da irakasleen eskuetan soilik geratzen, baizik eta kalitatezko heziketa lortu nahi badugu, denen parte-hartzearen menpe dago. Horrela, umeen heziketan familiek, boluntarioek, auzoko elkarteek... hartuko dute parte. Ikasketa elkarte hauek berdintasunaren alde jotzen baitute, desberdintasun egoeran dauden pertsona horien egoerei aurre egiteko.
Kaixo Miren, eskola eta ingurunea elkartzea uste baino errazagoa da, noizbat entzun duzu ikas-komunitateei buruz zer edo zer? Eskola mota bat dira eta eskola hauek ingurunearekin erlazio berezia dute. Hona hemen artikulu bat horren inguruan hausnartzen jarraitu nahi baduzu: http://www.comunidadesdeaprendizaje.net/pdf/flecha_puigvert_02.pdf
ResponderEliminarKaixo Lorea! Egia esan entzun gabe nuen ikas-komunitateei buruzko ezer. Interesgarria iruditzen zaidanez begiradatxo bat botako diot! :)
Eliminar