viernes, 4 de mayo de 2012

"Neutralidad y beligerancia"

       Gai honen inguruan, Loreak bi galdera egin zizkigun eta, orain, horiei erantzuten saiatuko naiz.

Lehen galderak, ea hezkuntzan eta irakaskuntzan neutralak izan gaitezkeen dio. Nire aburuz, gauza bat neutrala izaten saiatzea izango litzateke, baina lortzea ia ezinezkoa iruditzen zait. Izan ere, beti egongo da gairen bat edo beste non ezingo duzun neutrala izan, eta gehiago kostatuko zaizun irakasle on bat bezala neutrala den posizio hori mantentzea. Halere, saia gaitezke neutral mantentzen modu batera edo bestera ikasleen aurrean, beraiek ez atzemateko zer aldetara jotzen dugun. Nire ustez, irakasleak ikasleen eredu gara nolabait Lehen Hezkuntzako urte horietan eta, nahiz eta guk pentsamendu batzuk edota sinesmen batzuk izan, ezin dizkiegu beraiei helarazi, neutralak izateko beharra baitugu. Beraz, kontu handia izan behar dugu esaten eta egiten dugunarekin; neutrala izatea "idealena" izan arren, benetan zaila baita.

Azken galdera, neutralitatearen eta objektibitatearen arteko desberdintasuna zein den adieraztean datza. Neutralitateari dagokionean, aurreko paragrafoan transmititzen saiatu naizen bezala, modu batera edo bestera eztabaidatik edota arazotik at geratzea da. Hau da, kontrako bi argudio daudenean, adibidez, ez alde eta ez kontra adieraztea. Hortaz, neutrala izatea parte ez hartzea da, alde batera mantenduz. Bestalde, objektibitatearen kasuan bakoitzak bere iritziak, pentsamenduak eta sentimenduak alde batera utzi behar ditu egoera kanpotik begiratuko balu bezala begiratuz, aztertuz eta komentatuz. Mintzatu behar den gaiari buruzko frogak eta datuak soilik kontuan izanik, alegia.

Hau ikusirik, irakasle batek neutrala izan behar duela iruditzen zaizue? Objektibitatea erabili beharko al luke noizbait?

2 comentarios:

  1. Thanks so much! I just saw your blog and the pictures are beautiful! Especially the one of Donostia!

    ResponderEliminar
  2. Zaila irakasle batek neutral mantenduko dira eta, aldi berean, programa jarraituz, eta ia ezinezkoa da, batez ere, humanitateak eta historiako plano honetan.

    Irakasle batek ona behar lehenengo, zozketan arreta guztia, uste dut, hasten zara sentitzen badu ikasleek lehen aktorea izango da.

    Eskerrik asko "photosphera" zure native land bisita oso interesgarria da, San Sebastian eta Vitoria bisitatu nuen bere hinterland bezala, baina baita ere, Nafarroako Iruña.

    Un abrazo eta maitea beste pertsonala argazkiak ikusi nahi izanez gero

    click Picasa

    ResponderEliminar