Gai
honen inguruan, Loreak bi galdera egin zizkigun eta, orain, horiei erantzuten
saiatuko naiz.
Lehen
galderak, ea hezkuntzan eta irakaskuntzan neutralak izan gaitezkeen dio. Nire
aburuz, gauza bat neutrala izaten saiatzea izango litzateke, baina lortzea ia
ezinezkoa iruditzen zait. Izan ere, beti egongo da gairen bat edo beste non
ezingo duzun neutrala izan, eta gehiago kostatuko zaizun irakasle on bat bezala
neutrala den posizio hori mantentzea. Halere, saia gaitezke neutral mantentzen
modu batera edo bestera ikasleen aurrean, beraiek ez atzemateko zer aldetara
jotzen dugun. Nire ustez, irakasleak ikasleen eredu gara nolabait Lehen
Hezkuntzako urte horietan eta, nahiz eta guk pentsamendu batzuk edota sinesmen
batzuk izan, ezin dizkiegu beraiei helarazi, neutralak izateko beharra baitugu.
Beraz, kontu handia izan behar dugu esaten eta egiten dugunarekin; neutrala
izatea "idealena" izan arren, benetan zaila baita.
Azken
galdera, neutralitatearen eta objektibitatearen arteko desberdintasuna zein den
adieraztean datza. Neutralitateari dagokionean, aurreko paragrafoan
transmititzen saiatu naizen bezala, modu batera edo bestera eztabaidatik edota
arazotik at geratzea da. Hau da, kontrako bi argudio daudenean, adibidez, ez
alde eta ez kontra adieraztea. Hortaz, neutrala izatea parte ez hartzea da,
alde batera mantenduz. Bestalde, objektibitatearen kasuan bakoitzak bere
iritziak, pentsamenduak eta sentimenduak alde batera utzi behar ditu egoera
kanpotik begiratuko balu bezala begiratuz, aztertuz eta komentatuz. Mintzatu
behar den gaiari buruzko frogak eta datuak soilik kontuan izanik, alegia.
Hau
ikusirik, irakasle batek neutrala izan behar duela iruditzen zaizue?
Objektibitatea erabili beharko al luke noizbait?
Thanks so much! I just saw your blog and the pictures are beautiful! Especially the one of Donostia!
ResponderEliminarZaila irakasle batek neutral mantenduko dira eta, aldi berean, programa jarraituz, eta ia ezinezkoa da, batez ere, humanitateak eta historiako plano honetan.
ResponderEliminarIrakasle batek ona behar lehenengo, zozketan arreta guztia, uste dut, hasten zara sentitzen badu ikasleek lehen aktorea izango da.
Eskerrik asko "photosphera" zure native land bisita oso interesgarria da, San Sebastian eta Vitoria bisitatu nuen bere hinterland bezala, baina baita ere, Nafarroako Iruña.
Un abrazo eta maitea beste pertsonala argazkiak ikusi nahi izanez gero
click Picasa