Kurtsoa amaitzen ari denez, une
paregabea iruditu zait paper-zorro honi bizi pixka bat ematen hasteko;
gehienbat, orain egiten ez badut, ondoren azterketekin denborarik izango ez
dudalako. Nire ustez, lehenago idazten ez hasteko arrazoietariko bat inspirazio
falta izan daiteke, baita hausnarketak egitea oso gogoko ez dudala ere;
irekitzea asko kostatzen zaidanez, nire fuertea ez dela iruditzen baitzait.
Hala ere, behin paper-zorro hau amaiturik polita geldituko dela iruditzen zait;
egin dudan eskematxoa eta jorratu nahi ditudan gaiak ikusirik, entretenigarria
eta sakona izan daitekeela uste baitut.
Lehenik
eta behin, galdera bat egin behar dio bakoitzak bere buruari: zergatik nahi dut
irakasle izan? Honen erantzunak desberdinak izan daitezke, batzuek
txiki-txikiak zirenetik izan dute desio hau. Beste batzuei, urteak pasa ahala,
interesa piztu zaie, eta umeen eredu izan nahi dute beste asko beraien eredu
izan diren bezala. Eta, azkenik, beste batzuk, karrera erraza dela eta hori
egingo dutela esaten dute, ez baitute ikasteko gogorik. Azken puntu hau ondoren
garatuko dut gehiago, gauza asko esaten baitira gradu honen inguruan. Niri
dagokidanean, aipatu behar dut txikitatik izan dudala irakasle izateko nahia
edota gogoa. Bai etxean, bai ikastolan, handia izatean zer izan nahiko nukeen
galdetzen zidatenean beti esaten bainuen berdina: irakaslea.
Halere, lehengo
urtean DBH 4.en mailako tutorearekin topatu nintzen. Honek ea zer ikasteko
asmoa nuen galdetu zidanean, nik Lehen Hezkuntzako Gradua egin nahi nuela esan
nion, eta hau harritu egin zitzaidan.
Berak Kazetaritza egingo nuela eta egin nahi nuela uste baitzuen. Izan
ere, bere ustez oso ondo idazten eta egiten nituen erredakzioak (gaztelerako
irakaslea zen bera). Baina, ikusten denez, zerbait ondo ematea ez da nahikoa
izaten bizitza guztian zehar hartara finkatzeko. Izan ere, gustuko eta maite
duzun zerbait izan edo egin ahal baduzu, zertarako izan ondo ematen zaizun
zerbait hain gustuko ez izanda?
Gauzak horrela,
jende askok ez du argi izaten zer ikasi nahi duen edo zer izan nahi duen.
Pertsona asko, gurasoak bultzaturik, esaterako, hasten baitira gogoko ez duten
zerbait ikasten eta, beste asko, zer egin nahi duten argi izan gabe hasten dira
modulu bat edota karrera bat ikasten. Honen ondorio ukaezina da jende askok
uzten dituela karrerak, kasu honetan. Honen adibide ugari aipa ditzaket, eta
horietatik gertukoena nire koadrilako bati gertatu zitzaiona da. Donostian
Kriminologia ikasten hasi zen, berak nahi zuena egiteko notak ematen ez
baitzion, eta urte bete igaro baino lehen, utzi egin zuen, klaseetara agertu
barik.
Honekin
jarraituz, niri antzeko zerbait gertatu zitzaidan. Lehengo urtean notak ez
zidan eman gradu hau egitera sartzeko, tuntun xamarra izan bainintzen
selektibitateko arlo espezifikora ez aurkeztuz. Institutuan bete genuen
paperean, beste bost bat karreren izenak jarri nituen, notak eman ezean.
Horietako batean hartu ninduten; euskal filologian, hain zuzen ere. Pentsatu
ostean, nahiago nuela “urte sabatiko” bat pasa erabaki nuen, gustuko ez nuen
karrera batean sartzeko posibilitatea baztertuz (ez bainekien seguru karrera
bukatzeko gogorik izango nuen ala ez). Hortaz, urtebete ikasi gabe egon eta lan
pixka bat egin ondoren, selektibitateko arlo espezifikoko azterketara aurkeztu
nintzen, eta hementxe nago. Honekin esan nahi dudana da, argi baduzu zer ikasi
nahi duzun edo zer izan nahi duzun, ez zarela hasi behar behartuta zauden edo
gogoko ez duzun zerbaitekin gehixeago saiatuz gero lortu dezakezula uste
baduzu.
Magisteritzako
graduan sakonduz, jende askoren ahotan entzun ohi izan da “tontoenek ere
ateratzen dutela”, oso erraza dela baitiote. Oso ondo, egia da agian beste
karrera asko baina errazagoa izan daitekeela. Baina, eta lana? Erraza al da
irakaslea izatea? Askok baietz esango dute, baina ni ez nago ados. Lan gogorra
izan daiteke askotan (depresioak, burnout
sindromea…) eta bokazionala da. Izan ere,
umeekin tratatu behar denez, umeak atsegin izan behar dituzu eta, hauen
inguruan egongo garenez, hauek ulertzen saiatu behar gara; baina ez behartuta
gaudelako, guk benetan nahi dugulako, baizik (motibazioa beharrezkoa dugu). Lanbide
hau aukeratzean hori guztia lanbidearen barnean baitator eta, hortaz, honekin
erlazionaturik dagoen dena gogoko izan behar dugu; behartuak gaudela sentituz
gero gaizki aukeratu dugunaren seinale izango baita.
Hemen uzten
dizuet tartetxo bat baldin baduzue, eta irakasle izan nahi edota
irakasle izatea lan erraza dela pentsatzen duzuenontzat, bideo interesgarri
bat irakasle izatearen alde txarrak edota gogorrak aipatzen dituena:
Gai honekin amaitzeko, artikulu bat luzatzen
dizuet; non, irakasle izatearen alde txarrak agertu arren, irakasle izateak merezi
duela azaltzeko arrazoi batzuk agertzen diren. Bertan, galdera interesgarri bat
botatzen du artikuluaren idazleak, eta honi buruzko zuen iritzia ere jakin nahi
nuke: zer izango litzateke munduaz irakaslerik izan ez balitz? Hausnartzeko
benetan galdera ona iruditzen zait. Gainera, testuan bertan, asko gustatu
zaidan esaldi bat ere agertzen da: “Excelente maestro es aquel
que, enseñando poco, hace nacer en el alumno un deseo grande de aprender”. Besterik gabe, artikuluko
link-a uzten dizuet.
Entzuna
da, eta denengatik jakina (denok izan baikara edo baikara ikasle noiz edo
noiz), irakasle batzuk (nahita edo nahi gabe) ikasleak motibatzen dituztela
eta, beste batzuk, aldiz, guztiz kontrakoa. Askok ikasleak motibatuak ikusteko
nahia izaten baitute, beraiek deseroso daudela ikusiz gero irakaslea ez baita
gustura geldituko. Beste askok, aldiz, ikastetxera lan egitera baino ez dira
joaten, bertan gertatzen dela axola ez zaielarik, eta ikasleak gustura dauden
ala ez konprobatu edo sentitu gabe. Hau ikusirik, zer da irakasle on bat?
Irakasle ona izateko perfektua izan behar al duzu? Ba al da irakasle
perfekturik?
Gaur
egun irakasle on baten ezaugarriak pentsatuz gero, gehiengoak erantzun berberak
emango lituzkeela iruditzen zait. Psikologiako klase batean jardun genuen
irakasle onaren eta txarraren ezaugarriei buruz, edota guk irakasle on batean
bilatuko genituzkeen ezaugarriei buruz. Denak edo ia denak ados agertu ginela
iruditzen zait. Nik nire orrialdean idatzi nituen ezaugarriak honako hauek izan
ziren: umore ona izatea, klaseak entretenigarriak izatea (ez aspertzea),
ezagutzak ondo transmititzeaz arduratzea, ikasleak errespetatzea eta harreman
ona sustatzea, eta, azkenik, faboritismorik ez erakustea; hau da, ikasle
guztiekin berdin izatea. Gauzak horrela, ezaugarri guzti hauek eta beste
hainbat agertzen dituen profesional batek perfektua denaren itxura eman dezake,
baina ez da irakasle perfekturik. Ezaugarri hauekin irakasle eraginkorra izango
da, eta hori lortuz gero gustura egon gaitezke nire ustez. Izan ere, nahiz eta
ikasle batzuentzat norbait irakasle “perfektua” izan, beste askorentzat agian
ez da perfektua izango, eta beste batzuk, aldiz, ez dute batere gustuko izango.
Azken finean, ikasle bakoitza desberdina da eta batzuek irakasle mota batzuk
atsegin dituzten moduan, beste batzuk, agian, nahiago dituzte zorrotzagoak izan
daitezkeen irakasleak.
Neutralitatearen alorrean sakonduz, irakasle batek izan beharreko faktore garrantzitsu bat iruditzen zait. Goiko paragrafoan aipatu dudan bezala, ikasleen artean ere neutrala agertu behar baita irakaslea faboritismorik agertu gabe; hau da, ez baten ez bestearen alde eginez. Eta, arazoren baten aurrean parte hartu behar badu, objektibitasunez aztertu beharko du gertatu den arazoa; ikasle horiei buruz duen pentsamendua alde batera utziz. Gai honekin ez ditut hitz gehiago erabiliko, bai neutraltasunari eta bai objektibitasunari buruz blogeko sarrera batean idatzi bainuen. Beraz, gai honi buruzko nire iritzia jakin nahi baduzue, hemen klikatu.
Neutralitatearen alorrean sakonduz, irakasle batek izan beharreko faktore garrantzitsu bat iruditzen zait. Goiko paragrafoan aipatu dudan bezala, ikasleen artean ere neutrala agertu behar baita irakaslea faboritismorik agertu gabe; hau da, ez baten ez bestearen alde eginez. Eta, arazoren baten aurrean parte hartu behar badu, objektibitasunez aztertu beharko du gertatu den arazoa; ikasle horiei buruz duen pentsamendua alde batera utziz. Gai honekin ez ditut hitz gehiago erabiliko, bai neutraltasunari eta bai objektibitasunari buruz blogeko sarrera batean idatzi bainuen. Beraz, gai honi buruzko nire iritzia jakin nahi baduzue, hemen klikatu.
Idazteko
otu zaizkidan gaiekin jarraituz, ezin ahaztu nezake askotan ahopean izan dugun
hau: parte-hartzea. Zenbait irakaslerekin izan dugu eztabaida gai honen
inguruan, gure klaseko jende kopurua handia izan arren, parte-hartzea falta
baita. Izan ere, oso eskasa da eta beti berdinek hitz egiten dute. Hau ikusita,
galdera batzuk etortzen zaizkit burura: zergatik parte-hartze falta hau? Zer
ondorio dakartza honek? Zerbait egin daiteke denek hitz egiteko? Ona izango al
zen hitz egiten ez duten horiei hitz egitera behartzera, esaterako? Beti hitz
egiten dutenek zer pentsa dezakete? Konfiantza/erosotasun faltagatik izan
daiteke? Beldurragatik? Gaiari garrantzirik ematen ez diotelako/ez zaielako
axola?
Klasean
parte ez hartzearen arrazoiak ugariak izan daitezke eta, pertsona bakoitzaren
arabera, desberdinak. Pertsona batzuei besteen aurrean hitz egitea gustatzen
zaie, edo ez zaie axola jendaurrean hitz egitea. Beste batzuek, aldiz,
lotsagatik, ezjakintasunagatik edota axolagabekeriagatik dela eta, ez dute hitz
egiten. Nahiz eta gure klasean jende gehienak ez hitz egin, ez dut uste arrazoi
nagusia axolagabekeria izango denik; besteek hitz egiten dutenean, normalean
adi entzuten egoten baikara. Beste arrazoietako bat konfiantza falta izan
daiteke; zerbait esateko beldurra izatea, gaizki esaten baduzu besteek barre
egingo dutela pentsatuz. Honek ekar ditzakeen ondorioak ere asko dira. Alde
batetik, irakasleak pentsa dezake ikasleei ez zaiela axola gaia eta, klaseetan
parte hartzen ez badugu, klaseak ez dira hain entretenigarriak izango. Izan
ere, gu gara galtzen ateratzen garenak; denen parte-hartzeak aberastasuna
ematen baitigu, denok barnean duguna azalduz eta konpartituz. Halere, ezin
ditugu hitz egitera ausartzen ez diren horiek zerbait esatera behartu,
beraientzat okerrera jo baitezake.
Hau
ikusirik, hitz egiten dutenak ere ez dira oso eroso sentituko. Ikasgela isiltasunean
murgiltzen den unean, beste inork hitz egiteko intentziorik ez duela ikusirik,
hitz egitera bultzatuak egongo balira bezala sentitzen baitira, nire ustez.
Beraiek hitz egin ezean, klaseak ez baitu aurrera egingo.
Aurrekoa
alde batera utziz, kurtsoan zehar egin dugun eta asko gustatu zitzaidan gauza bati
buruz jardungo dut. Lehen Hezkuntzako matematikako klase bat behatzeko eskatu
ziguten lan bat egin ahal izateko. 4.en mailako klase batera joan ginen eta oso
interesgarria iruditu zitzaidan. Irakasleak asko egin zuen bai nik eta bai nire
taldekideek klase hori hain gustuko izateko. Izan ere, irakaslea oso atsegina
zen haurrekin. Izugarrizko konfiantza zutela ikusten zen. Eserita zeuden modua
ere oso ongi antolaturik zuen, batzuek besteei lagundu ahal izateko. Eta,
azkenik, oraingo eskola guztiak egongo diren bezala, materialari dagokionez
dena puntako teknologia zen. Hau esanik, izugarri gustatuko litzaidake,
hemendik urte batzuetara, berak bere ikasleekin zuen harremana izatea eta nire
klaseak emateko modua berearen antzekoa izatea.
Paper
zorroari amaiera ematen hasteko, ostiralean psikologian ikusi genuen pelikulari
buruz (Klass) idaztea gustatuko litzaidake. Bullying-ari buruzkoa zen, eta
nahiko gogorra iruditu zitzaidan. Gertatu ziren gauza guztiak ikusi ostean,
dezente harrituta gelditu nintzen. Oso surrealista iruditu baitzitzaidan dena.
Gainera, pelikula amaitzean, eta lagunekin hitz egiten ari nintzela, hasieran
errealitatean gertatua zela jartzen zuela aipatu zidaten. Beraz, askotan esaten den bezala, batzuetan
errealitateak fikzioa gainditzen du.
Hau
esanda, bullying-a edota eskola-jazarpena onartezina iruditzen zait; honen
ondorio bezala jende askok, gaizki pasatzeaz gain, bere buruaz beste egin
baitu. Orain bi argazki utziko dizkizuet, non bullying-a nola ematen den, zein
ondorio dituen, nola atzeman daitekeen eta gurasoek zer egin beharko luketen
azaltzen dituena, besteak beste.
Paper zorroarekin bukatu aurretik, kurtso honi buruzko pare bat gauza aipatu nahi nituzke. Ikasturte hau
hasi aurretik ez nuen asko pentsatu nolakoa izango zen, egia esan. Beraz, ezin
dut esan dena espero nuen modukoa izan dela, ez bainuen inolako aurre
pentsamendurik. Ikasle taldearekin nahiko gustura ibili naiz, nahiz eta denak
ez ezagutu (80 baino gehiago gara) ezagutu ditudanekin izaten ari naizen
harremana ona dela iruditzen baitzait. Jendea beti laguntzeko prest dago, eta
noizbait apunteak hartu ez badituzu ez dute inolako eragozpenik zuri uzteko. Baina,
ba al da gustuko izan ez dudan zerbait? Bai. Irakasle batzuekin oso gustura
egon naizen arren, ezin dut berdina esan beste batzuetaz. Baten bat klasera
etorri, teoria esan eta berriro joaten baita etorri den bidetik atzera begiratu
gabe eta klasean gertatzen denak inportako ez balio bezala. Ez dut hemen
gehiago sakondu nahi, norbait mindua sentitu baitaiteke. Ebaluatzeko moduari
dagokionez, hainbeste ikasle izanda irakasle askok ez gaituzte ezagutzen, eta,
beraz, klasera joateak ala ez joateak ez du axola; ezin baitute apuntatu
norbait ez dela joan. Hala ere, gauza guztietan bezala salbuespen bat dago,
irakasle batek lista pasatzen baitu. Irakasleen funtzioari dagokionez, erdia
bakarrik arduratzen dela benetan gutaz iruditzen zait. Kezkatu egiten dira, ea
dena ulertu dugun galdetuz, berriro esplikatzea nahi dugun galdetuz… Besteren
bat, esan bezala, klasera etorri, klasea eman eta joan egiten da; ia ezertaz larritu
gabe. Orokorrean, hortaz, gustura nago bai karrerarekin eta baita suertatu
zaidan ikaskide taldearekin, baina erlazioak nahiko hotzak direla iruditzen
zait oraindik ere; hainbeste izanda, gutxi batzuk ezagutzen baititugu, eta beti
daude gertukoak diren pertsona batzuk, eta horiekin denbora gehiago pasatzen
dugu besteak hainbeste ezagutzera heldu barik.
Amaitzeko,
nola ikusten duzue eskola etorkizunean? Ikaskide baten blogak inspiratu nau
honi buruz idazteko. Gaur egun ditugun teknologia aurrerapenak ikusita (panel
digitalak, eskola 2.0…), ez al zaizue iruditzen hemendik gutxira irakasleak ez
direla beharrezkoak izango ikastoletan? Niri beldur pixka bat ematen dit, egia
esan. Beldurra, bai, hemendik urte batzuetara agian teknologiarekin soilik umeei
erakustea posible izango delako. Baina, ona al da hau? Alde positiboak izan
ditzakeen bezala, nik negatiboak ere ikusten dizkiot. Ikasiko al dute honela
haurrek eskuz idazten? Ortografia akatsak ez egiten ordenagailuetako
zuzentzaileak erabili barik? Dena teknologia berrien bidez ikasiko al dute?
Hausnartzeko gai interesgarria eta beldurgarria iruditzen zait batera, eta zuen
iritzia jakin nahiko nuke.
Kaixo Miren, atal honetan idazten hastea komeni zaizu. Nik jarraipena egin ahal izateko beharrezkoa delako. Animatu eta idatzi zeozer, ziur gauza asko aldatu direla zure hezkuntzaren ikuspegiari buruz! Kontatu zeintzuk izan diren!
ResponderEliminarKaixo Miren! Ni ere zu bezala txikitatik irakasle izan nahi izan duen horietakoa naiz... eta zure gaztelerako irakaslearen antzeko kasu bat tokatu zitzaidan, Lehen Hezkuntzako gradua gutxiesten zuten irakasle batzuekin... Jendea ez da konturatzen haurrak direla geroa, eta etorkizuna hobetu nahi badugu, eskoletatik hasi behar garela! Izugarrizko garrantzia duen lan bat dela iruditzen zait, eta, dena den, oso gutxi baloratzen dena.
ResponderEliminarBestetik, aipatu duzun filmeak asko inpresionatu ninduen ni ere. Ez nekien errealitatean gertatua zenik eta hori irakurtzean, are kezkatuago geratu naiz. Oso kontu larria dela kontsideratzen dut eta irakasleak hautemateko gai izan beharko ginatekeela (min izugarria egingo litzaidake nire klasean horrelako muturreko kasuren bat dagoela jakiteak, eta, batez ere, beranduegi jakiteak).
Gustatu zait zure paper zorroa!:)
Milesker Amaia! Pozten naiz zuk ere ez zenielako kasurik egin gradu hau gutxiesten zutenei eta, zuk nahi bezala, hau ikasten hasi zinelako! Bestalde, arrazoi guztia ematen dizut, niri ere mina emango bailidake nire klasean horrelako zerbait gertatzeak eta ni ez konturatzeak. Badakigu umeak beldur izaten direla horrelako kasuetan gaizki pasatzen ari direla kontatzeko, baina beraiei laguntzeko prest gaudela eta gugan konfiantza izan dezaketela erakutsi behar diegu.
Eliminarhemen guztiak ireakasleak izan nahi dugu? iksuten dut zuek oso motibatuak zaudetela karreran eta goraipatzekoa da. Ni ere oso pozik nago eta gustura magisteritzan. BAINA USTE DUZUE IKASLE GUZTIAK POZIK DAUDELA? NIRE USTEZ ZENBAIT IAKSLE ERRAZA DELAKO SARRTU DIRA ZERBAIT EGITEAGATIK.Zein da zuen iritzia gai hoenen ingurua?
EliminarZoritxarrez arrazoi osoa duzulakoan nago. Egia da lanbidea zaila izan arren, karrera nahiko erraza dela eta badago magisteritza horregatik hautatzen duen jendea.
EliminarHori oso kaltegarria izango da etorkizunean; motibaturik ez dagoen irakasle batek (bera lanean gustora ez egoteaz gain), nekez lortuko baitu ikasleak motibatzea.
Hori da, zuek esan bezala, lanbide hau horren bokazionala izatearen ondorioetariko bat... Gustuko ez baduzu, ez duzu arrakasta handirik lortuko!
Este comentario ha sido eliminado por el autor.
ResponderEliminar